Hainbat pentsiodun elkarretaratu dira gaur eguerdian udaletxe aurrean, Lege Zaharren enparantzan, Espainiako Gobernuaren pentsio politika salatzeko eta pentsio duin bat aldarrikatzeko. Hainbat tokitan egin bezala, %0,25eko igoeraren aurka eta pentsioetan ere KPIa igotzearen alde agertu dira.