Ander De Luisek eta Elisabete Garatek irabazi dute I. Mahasti Krosa

Zarauzko hitza 2018ko otsailaren 25a

7 kilometroko ibilbide aldapatsua egin ondoren, De Luis soraluzearrak eta Garate zarauztarrak lortu dute denbora onena.

Talai Berrik upategiaren 25. urteurrenaren ospakizunen barruan antolatu du Mahasti Krosa, lehenbizikoz. Ehun parte hartzaile izan ditu probak, horien artean hainbat zarauztar. 10:30ean eman diote hasiera lasterketari, Talai Berri upategian bertan. Mollarriko kargalekura jaitsi, handik mahastira igo eta bertako lursailetan zehar igaro ondoren, txakolindegian bertan amaitu dute saioa.

Ander De Luis soraluzearrak lortu du gizonezkoen kategorian helmugara lehena iristea; hain justu, 32:26ko denboran amaitu du lasterketa. Haren atzetik sailkatu dira Xabier Garate zarauztarra (33:10) eta Aitor Regillaga tolosarra (34:01). Emakumezkoen kategorian aldiz, zarauzko bizilagun Elisabete Garatek lortu du denborarik onena (40:30), eta bigarren postuan geratu da Nerea Amilibia zarauztarra (41:28). Rosa Uribe usurbildarra izan da muga zeharkatzen hirugarrena (41:46).

Sailkapen osoa ikusgai dago jada, herrikrosa.eus atarian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide