Irudietan: Azken Portuko Bertso Eguna

Zarauzko hitza 2018ko otsailaren 24a

Komisiyuak antolatuta, Bertso Eguna ospatu dute Azken Portun. Belarrionen omenezko I. Bertso Paper Lehiaketa jokatu dute arratsaldean, eta Beñat Intxauspek helduen kategoriako bertso onenak egin ditu. Amets Aizpurua, aldiz, 16 urtetik beherakoetan izan da nagusi. Triki Pintxo Poteoan iritsi dira Putzuzuloraino, eta bertan afalduko dute. Bertso-saioa izango da ondoren, eta Bi Bala taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide