Martxoak 8 - Emakumeen Nazioarteko Eguna

Udaleko Parekidetasun Sailak Martxoaren 8an herria morez janzteko dei egin du

Zarauzko hitza

Balkoietan banderolak eskegitzera gonbidatu dituzte herritarrak.

Urtero bezala, martxoaren 8an herria morez jantzi nahi du Zarauzko Udaleko Parekidetasun Sailak. Horretarako, banderinak jarriko dituzte herriko plazetan, pankartak udaletxean eta ikastetxeetan, eta banderolak eraikin publikoetan. Balkoietan banderolak eskegitzeko gonbita egin diete herritarrei.

Etxezabalan, Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) eskura daitezke banderolak; astelehenetik ostiralera 7:30etatik 15:00etara edo ostegun arratsaldetan 17:00etatik 19:00etara.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide