Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Prebentzio zerbitzuak, Gipuzkoako Ogasun departamenduak eta Osakidetzako Lehen Arrta zerbitzuak elkarlanean eskaini dituzte tailer hauek aste honetan. Tailer hauen helburua adinekoek egunerokotasunean etxean burutzen dituzten jardueretan izan ditzaketen erorikoei aurre egiten ikastea da. 60 urte baino gehiago dituzten pertsonei eta kolektibo hau zaindu eta laguntzen duten pertsonei zeuden bideratuta.
Saio teorikoa osasun arloko hiru profesionalek eskaini zuten eta oreka hobetzeko eta muskuluak indartzeko oinarrizko ariketa batzuk irakatsi zituzten, baita erortzerakoan burutu beharreko pausuak ere. Saio praktikoa, berriz, Borja Inzak, ESI Donostialdeko terapeuta okupazionalak eta Unai Egañak, Zarauzko Bide Segurtasuneko udaltzainak eman zuten. Parte hartzaileak zirkuitu itxi batean oinez ibili ziren pixkanaka oztopo ezberdinei aurre eginez.
Gipuzkoako Osasun departamenduak eta Osakidetzako Lehen Arretako zerbitzuak jakinarazi dute tailer hauek antolatzen jarraitzeko asmoa dutela, gutxienez, urtean behin.