Otsailaren 17tik 20ra bitartean, Euskal Parlamentuko, Batzar Nagusietako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Udaletako kideek Aljeriara bidaiatu zuten Euskal Fondoko Sahara Koordinazio Unitateak errefuxiatuen kanpamenduetara antolatutako bidaian.
Bidaia honetan, Iratxe Zorrozuak (immigrazio zinegotzia) eta Jon Andoni Urdangarinek (gaztedi zinegotzia) hartu zuten parte. Sahararrek errefuxiatuen kanpamenduetan bizi duten errealitatea oso gogorra dela aipatu dute, baina beraien eskubideen alde borrokatzen duen herria dela. Saharako politikari ezberdinekin hitz egiteko aukera izan dute, hala nola, Parlamentu sahararreko presidentearekin, Saharako presidentearekin eta Hagunia herriko alkatearekin. Urdangarinek adierazi duenez, "bi herrien artean zubiak eraikitzen jarraitzeko aukera bikaina da". Bestalde, Zorrozuak saharar herriarentzat kooperazioak daukan garrantzia azpimarratu du. "Sahararrentzat ezinbestekoa da Euskaditik ematen diegun babesa, Euskal Herria Sahara politikoki babesten duen herri bakarra dela azpimarratu digute".