Zarauzko orkideei buruzko hitzaldia antolatu du Arkamurkak

Zarauzko Hitza 2018ko otsailaren 23a

(Maider Amilibia)

Aitor Leitza ariko da hizlari Arkamurkaren lokalean. Hitzaldia datorren asteartean izango da, otsailak 27, iluntzean, 20:15ean.

Arkamurka Natura Taldeak azaldu duenez, Zarautz eta bere inguruak aberatsak dira orkidea loreari dagokionez. "Azken urteotan orkidea mota asko ikasi dugu bereizten, eta ikertzen aritu gara non aurkitzen diren landare hauek". Hitzaldian lortutako emaitzak izango dituzte hizpide, eta orain arte ikusi dituzten orkideen errepasoa ere egingo dute.

Aitor Leitza zumaiarrak emango ditu azalpenak asteartean, 20:15etik aurrera Arkamurkaren lokalean.

Herritar guztiak animatu dituzte bertaratzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide