Larunbatean hasiko du txirrindularitza denboraldia Eulenek, Zumaian

Zarauzko Hitza 2018ko otsailaren 23a

Zarauzko taldekoak, orain aste batzuetako karreran.

Zumaian hasiko da errepideko denboraldia bihar 10:00etan. Elite eta 23 urtez azpikoen lasterketak ohiko ibilbidea izango du: 112 kilometro egingo dituzte 170 txirrindulari inguruk.

Zarauzko Eulen taldearentzat bosgarren saioa izango da biharkoa, aurrez lau karrera eginak baititu L'essor Basque torneoan.

Orain, Euskalduna Torneoaren txanda iritsi da. Bihar 10:00etan ekingo diote lanari Zumaian 23 urtez azpikoek. Taldeak honako txirrindulariak deitu ditu biharko: Jokin eta Mikel Sarasola, Gonzalez, Bidaurreta, Jaka, Kortabarria, Gallego, Etxabe eta Muela. Azken hori txirrindulari kataluniarra dela jakinarazi du taldeak, eta Sean Kelly talde irlandarrean aritu dela, kontinental mailan.

Irakurri Zumaiako lasterketako informazioa baleike.eus atarian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide