Sea Shepherd antolakundeak sare sozialetan eta hedabideetan laguntza eskaera egin zuen igaro azaroaren 24an zarauzko hondartzan agertutako balea kumea salbatu zuten surflariak aurkitzeko. Alex Cornellisen Sea Shepherd Globaleko kapitainak esan duenez, "Ozeanoarekiko eta bertako izakiekiko pasioak bultzaturik jokatu zuten, gainontzeko gizakiontzat eredugarri izan beharko litzatekeen enpatia erakutsiz".
Albistea zabaldu eta ordu batzuetara, sei gazteetatik bost aurkitu ahal izan zituzten. Ekintzak antolakundeko kideak hunkiturik utzi zituelako, aitortza egingo diete datorren ostiralean.