ZKE Halterofiliak etxean hasiko du liga ostiral honetan

Zarauzko hitza 2018ko otsailaren 22a

Artxiboko irudian, halterofilia saioa Malekoian

Espainiako Ligaren lehen jardunaldia izango da, eta garrantzitsua da elkartearentzat, Espainiako Errege Koparako sailkatze bidean.

Etxean hasiko du denboraldia ZKE Halterofiliak ostiral honetan. Espainiako Ligako lehen jardunaldia egingo dute bertan, urtean zehar izango diren bost saioetako lehena. Liga hau oso garrantzitsua da zarauztarrentzat, "Espainiako errege koparako sailkatu ahal izateko eta iazko postua hobetzeko aukera eduki ahal izateko", adierazi dutenez.

Enrike Kortajarena eta Juan Mendizabal entrenatzaileen begiradapean izango dira Aritzbatalde kiroldegian ondorengo pultsolariak: Stepan Tsirkin, Ainhoa Larramendi, Imanol Zulaika, Jon Mendizabal, Aitor Gabirondo, Jaizki Mendizabal, Ibon Eguzkitza eta Danel Lopez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide