Putzuzulon haurrentzako txokoa egingo dute auzolanean

Zarauzko Hitza 2018ko otsailaren 22a

Artxiboko irudian, haurrak Putzuzulon

Xapaburu Asanbladak deituta, larunbatean 09:30etik 13:00etara egingo dituzte lanak. Gero, hamaiketakoa egingo dute nork bere etxetik eramandako mokaduarekin.

Xapaburu Asanbladak auzolanerako deialdia egin du, Putzuzulo gaztetxean haurrentzako txoko bat prestatzen hasteko. Hitzordua larunbat honetarako jarri dute. 09:30ean egin dute lehen deialdia; 10:00etan, bigarrena.

Helburua da txokoak hartuko duen espazioa txukuntzea eta eskulan batzuk egiten hastea. Goiz parteko lana izango da; asmoa da 13:00etarako lanak bukatzea. Segidan, etxetik eramandakoekin hamaiketakoa egingo dute elkarrekin.

Asanbladak jakinarazi du ongi etorria izango dela interesa eta lanerako gogoa daukan oro.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide