Otsailaren 24an Gipuzkoako erraustegiaren aurka manifestazioan protesta egiteko deia zabaldu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako Gipuzkoa Plazan hasiko da, arratsaldeko 17:30ean, lelo honekin: “Erraustegia gelditu. Birziklapena sustatu!”. Gipuzkoako udal eta alderdiak manifestaziora gonbidatu ditu Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta Irabazi-Zarautz Errausketarik ez dugula nahi eta birziklatzearen alde gaudela esatera joango da larunbatean.
Informazio gehiago: http://erraustuez.org/eu/2018/02/08/otsailaren-24an-manifestazio-handia-erraustegiaren-aurka/#more-2902
Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide