Euskaraldia

Bideoa: Euskaraldiaren aurkezpenean izan dira zarauztarrak ere

Zarauzko Hitza

Euskaraldia: 11 egun euskaraz egitasmoa aurkeztu dute gaur, eta bertan izan dira Nekane Iribar Euskara zinegotzia eta Maite Egiguren euskaltzalea.

Euskaraldia aurkeztu dute gaur Donostian, eta azaldu dute zabalik dagoela herriek izena emateko epea.  Euskal Herri osoan aldi berean abiatuko dute egitasmoa, euskara aktibatzeko. Herri batzuk hasiak dira lanketa egiten, tartean Zarautz. Hain zuzen, aurkezpenean izan dira Nekane Iribar Euskara zinegotzia eta Maite Egiguren euskaltzalea.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide