Valladoliden izan zuten norgehiagoka Ulacia Grupokoek asteburuan, La Flecha taldearen kontra. Porrot argia jaso zuten, 85-67 emaitzarekin itzuli baitziren etxera.
Partida hasieran, segituan hartu zuten abantaila gaztelarrek. Hamabost punturainoko abantailak izan zituzten etxekoek, eta atsedenaldiaren aurretik bederatzi punturaino gerturatu ziren markagailuan Ulacia Grupoko mutilak.
Zarauztarrak markagailuan gerturatuz joan ziren partidaren une batean, baina azkenean markagailuak alde nabarmena
Lesio asko zarauztarren taldean
Lesio eta bestelakoek taldea ahulduta zela joan ziren Ulacia Grupokoak Valladolidera, taldeko arduradunen esanetan. Gonzalo Alvite, Unai Eizagirre eta Jon Aldalur min hartuta eta Jon Sanz lan kontuak medio ez ziren taldearekin izan. Horrez gainera, aste guztian ia entrenatu gabe joan ziren Xabier Osa eta Julen Egaña. Eduin Caicedok ere estraineko norgehiagoka izan zuen larunbatean.
Igandean, Aritzbatalden
Igande honetan, hilak 25, etxean ariko dira, 18:30ean hasita. Ordizia Basoa Banaketak izango da bisitaria.