Atarrabia ingurura joango dira larunbatean Pagoeta Mendizale Elkartekoak

Zarauzko Hitza 2018ko otsailaren 20a

Pagoeta Mendizale Elkarteak mendi buelta antolatu du larunbat honetarako. Atarrabiatik atera eta Ezkaba txiki (593 metro) eta Ezkaba (898 metro) tontorretan barrena, Berrigoitiraino joango dira. Irteera goizeko 07:30ean izango da Agoueseneko biribilgunetik.

 

Lau ordu inguru iraungo ditu txangoak eta distantzia 11,5 km ingurukoa izango da. Ibilbideak ez du zailtasun teknikorik, baina leku batzuetan lokatz dezente egon daitekeela ohartarazi dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide