Gaur 19:00etan egingo du bilera irekia Zarauzko herritarrekin Gure Esku Dagok. Gaztelekuan da hitzordua, eta bertan, Gure Esku Dagoren 2018ko egitasmoen inguruan jardungo dira.
Gogorarazi dutenez, iazko maiatzaren 7ko herri galdeketan 4.865 zarauztarrek aldarrikatu zuten erabakitzeko eskubidea. Orain, aldarri hori zabaltzen jarraitu nahi dute. Horretarako, herritar oro dago gonbidatuta gaurko batzarrera.