Martxoak 8 - Emakumeen Nazioarteko Eguna

'Emakumeak Planto'-ren egitaraua Zarautzen

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 20a, 11:52

Iazko Martxoaren 8ko batukada (amaia Ventas Aldabaldetreku).

Urola Kostako Koordinadora Feministak emakumeen plantoa proposatu du Martxoaren 8rako, eta herriz herri antolatu dituen egitaraua plazaratu du, Guztiok geratzen bagara sistema geldituko dugu! leloarekin. Hona hemen Zarautzen egitea aurreikusten dituzten ekintzak.

EMAKUMEAK PLANTO, ZARAUTZEN

Martxoak 3, larunbata
20:00. Les Filles de Illighadad taldearen kontzertua, Putzuzulo gaztetxean.

Martxoak 8, osteguna
10:00etatik aurrera, gunearen prestaketa. Egun osoan zabalik, Foruen plazan.
12:00. Emakumeon Planto Katea.
16:00. Kafe tertulia: zaintza erdigunera.
19:30. Manifa batukadarekin.
Egun osoan zehar mural margoketa.

Martxoak 9, ostirala
22:00. The Baboon Show eta Disaster Jacks taldeen kontzertua, Putzuzulo gaztetxean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide