Pilates eta total training talde berriak Aritzbatalde Kiroldegian

Zarauzko Hitza 2018ko otsailaren 19a

Itxarote zerrenda luzeak sortzen direla eta, bi ikastaro hauetan talde berriak martxan jartzeko erabakia hartu dute.

Pilates ikastaroari dagokionez, hiru talde berri sortuko dira: lehena, astelehenetan 10:15ean; bigarrena, astelehenetan 20:00etan; eta hirugarrena, astelehenetan eta asteazkenetan, 17:00etan. Total trainingen kasuan, dagoeneko bi talde daude eta hirugarren taldea osatzeko asmoa dute, astelehenetan eta asteazkenetan 20:00etan.

Ikastaro hauetan parte hartzeko Kiroldegiko harreran eman beharko da izena, eta taldea osatuz gero, martxoaren 1etik aurrera jarriko dira martxan ikastaroak. Era berean, ikastaroak probatu nahi dituenak aukera izango du, kiroldegiko harreran gonbidapen txartela eskatuz. Informazio gehiago nahi duenak, kirola@zarautz.eus helbidera idatzi beharko du edo 943005123 telefonora deitu.   

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide