Jorge Ignacio Davilak irabazi du Garagardo Azokako kartel lehiaketa

Zarauzko Hitza 2018ko otsailaren 17a

Jorge Ignacio Davila irabazlea eta Ander Alberdi Garagardo Azokako antolatzailetako bat kartel irabazlearekin. (Zarauzko Garagardo Azoka).

XVIII. Garagardo Azokako kartel lehiaketa irabazi du Jorge Ignacio Davila zarauztarrak, eta berak diseinatutako lana erabiliko dute aurtego ekitaldia iragartzeko. "Oso lan txukunak eta maila handikoak jaso ditugu, eta aukeraketa oso zaila izan da", nabarmendu dute antolatzaileek, parte hartzaile guztiei eskerrak emanez. Era berean, gogoratu dute martxoaren 28an hasi eta apirilaren 2ra arte izango dela aurtengo azoka, Munoa plazan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide