Arkumea, eskarola eta hurrak protagonista Merkatutik Zuretzat! ekimenean

Zarauzko Hitza 2018ko otsailaren 17a

Merkatutik Zuretzat! ekimenaren hamaikagarren ekitaldia egin dute gaur goizean, Merkatu plazan. Zarauzko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Urkomeren babesarekin, Aiala Ostalaritza Eskolako Lierni Gutierrezek eta Eneko Arandiak arkumea, eskarola eta hurrekin egindako plater tradizional bat eta pintxo bat prestatuko dituzte. Bertaratu direnek jakiak dastatzeko aukera izan dute, Mokoroa txakolinarekin lagunduta. Otarrearen zozketa ere egin dute, eta saria Axun Azpitarteri egokitu zaio.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide