Plaieroetako jardunaldiak jokatuko dituzte asteburu honetan

Zarauzko Hitza 2018ko otsailaren 15a

Plaieroetako partidetako bat (Aritz Mutiozabal).

Hondartzako Futbol Txapelketako jardunaldiak jokatuko dituzte asteburuan. Larunbatean eskolartekoak ariko dira jokoan, bi txandatan banatuta: 10:30ean eta 11:30ean. Igandean, berriz, helduak ariko dira lehian, 11:30etik aurrera; emakumezkoek 8. jardunaldia izango dute, eta gizonezkoek 10. jardunaldia. Joko eremuaren markaketa Balearri Elkano Arraindegiak egingo du, 10:30ean.

Helduen Hondartzako Futbol Txapelketako partidak:

Emakumezkoak
1. Sakana taberna - Katixa
2. Lukas ardotegia - Kebidek
3. Kupela taberna - Balearri Elkano arraindegia

Gizonezkoak
4. Salegi taberna - Arrano taberna
5. Asergroup - Indaux
6. Euskalduna Futbol Taldea - Kirkilla Enea jatetxea
7. Ulacia bidaiak - Kosta hortz klinika
8. Kutixi artisau izozkiak - Asti pinturak
Atsedena: Talai Mendi kanpiña

Eskolartekoeen Hondartzako Futbol Txapelketako partidak ikusteko klikatu gainean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide