Zarauzko hainbat triatleta lehen postuetan sailkatu ziren iazko Euskal Herriko zirkuituan, eta igandeak sariak jaso zituzten, Irungo Atalaia jatetxean eginiko ekitaldian. Unai Gastañaresek hirugarren izan da gizonezkoen maila absolutuan, eta lehena beteranoen 1 mailan. Usoa Ostolaza bigarren bukatu du emakumezkoen maila absolutuan, eta lehena juniorretn. Asier Astigarraga, berriz, bigarrena izan da gizonezkoen beteranoen 1 mailan.