Haurtzaroa eta transexualitatea izango dituzte hizpide aste honetan Orokieta Herri Eskolan. Errespetuz erakundeko kideek emango dituzte azalpenak, eta bi saio eskainiko dituzte: ostegunean, otsailak 15, 17:00etatik 19:00etara; eta ostiralean, otsailak 16, ordutegi berean. Aurrenekoa gaztelaniaz izango da, eta ostiralekoa, euskaraz.
Hitzaldia haur hezkuntzako psikomotrizitate gelan izango da, eta ikastetxeko arduradunek jakinarazi dutenez, zaintza zerbitzua egongo da, gurasoak haurrekin joan ahal izan daitezen.