Zornotzaren aurka lehiatuko da bihar Ulacia Grupo

Zarauzko hitza 2018ko otsailaren 10a

Aritzbatalden jokatuko dute partida, bihar 18:30ean

Aurreko jardunaldian Universidad de Valladoliden aurka 73-68ko emaitzarekin galdu ostean, etxean jokatuko dute oraingoan Ulacia Grupoko mutilek Zornotzaren aurka. Bizkaitarrak partida bakarra galduta datoz, beraz, aurkari zaila izango dute aurrean. Zarauztarrak 15. postuan daude sailkapenean, azkenaurreko postuan, eta garaipen bat ongi etorriko litzaieke beheko postu horietatik atera eta arnas pixka bat hartzeko. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide