Otsailaren 19tik eta 20tik aurrera beharko da txartela edukiontziak irekitzeko

Zarauzko Hitza 2018ko otsailaren 9a

Txartel bidezko edukiontziak.

Duela astebete hasi ziren Aian hondakinak biltzeko zerbitzu berriarekin, eta gainerako herrietan otsailaren 15ean jarriko zutela abian iragarri zuen Urola Kostako Udal Elkarteak. Orain, zehaztapen gehiago eman dituzte daten inguruan, eta jakinarazi dute Zarautzen hilaren 19tik eta 20tik aurrera beharko dela txartela errefusaren eta organikoaren edukiontziak irekitzeko.

Gainerako herrietan egun hauetatik aurrera erabili beharko da txartela: Orion, otsailaren 15a; Getarian, otsailaren 16a; eta Zumaian otsailaren 21a.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide