Samara Velte izango da igandeko 'Hitzetik Hortzera' saioko gonbidatua

Zarauzko Hitza 2018ko otsailaren 8a

Samara Velte kazetaria (Hitzetik Hortzera).

Duela aste pare bat Txiki-Polit jatetxean egindako bertso-afariko hainbat bertso ere emango dituzte.

Berria egunkariko kazetari Samara Velte zarauztarra izango da Hitzetik Hortzera telesaioko aste honetako gonbidatua. Kazetaritzaren nondik norakoak azaltzeaz gain, bertsolaritzarekin izan duen harremanaren inguruan ariko dira berarekin solasean.

Horrez gain, urtarrilean Txiki-Polit jatetxean egidako bertso-afariak utzi zituen hainbat bertso emango dituzte. Igor Elortza, Nahikari Gabilondo, Sustrai Colina eta Agin Laburu aritu ziren kantuan, Amaia Agirre gai-jartzaile zutela.

Igande honetan emango dute Hitzetik Hortzera saioa ETB1en, 15:00etan hasita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide