Zarauzko Gurutze Gorriaren Herri Biltzarrak hainbat ikastaro antolatu ditu

Zarauzko Hitza 2018ko otsailaren 8a

Bi sorosle lanean Donostiako hondartzan.

Zarauzko Gurutze Gorriaren Herri Biltzarrak jakinarazi duenez, Lehen Sorospenen, Desfibrilagailu Erdi-Automatikoaren Erabilerarako eta Uretako Sorospen ikastaroak antolatu ditu otsailaren 26tik aurrera.

 

Lehen Sorospenen ikastaroa biztanleria guztiari zuzendua dago, eta bertan ezusteko gaixotasun edo istripu baten aurrean eman beharreko oinarrizko pausoak ikasten dira, bihotz-biriken berpizkundea, zaurien ardura etab. landuz. Ikastaroan izena emateko baldintza bakarra gutxienez 16 urte izatea da, eta era berean, unibertsitatean aukera askeko kredituak lortzeko baliogarria da.

Desfibrilagailu Erdi-automatikoa erabiltzeko ikastaroan bihotz-geldialdian hain erabilgarriak diren gailu hauek nola erabili erakusten da, formatu laburrean.

Uretako Sorospenen ikastaroan uretan eta itsasoan sorospena emateko teknikak lantzen dira, hondartza eta itsas-inguruaren ezagutzaz gain. Ikastaro hau etigeko 18 urte beteak izan behar dira.

Informazioa lortzeko edo izena emateko 610102872 telefonora deitu edo posta elektroikoz zarautz@cruzroja.es helbidera idatzi behar da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide