Aste honetatik aurrera, HAZ Herritarren Arreta Zerbitzuaren ordutegiak aldaketatxo bat izango du: ostegun arratsaldetan beranduago zabalduko dute; hau da, aurrerantzean 17:00etan zabalduko dute, 15:00etan beharrean. Ordutegia beharren arabera egokitu dela jakitera eman du udalak.
HAZen ordutegia:
- Goizez: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara.
- Arratsaldez: osteguna, 17:00etatik 19:00etara