Saharautz elkartasun taldeak eskerrak eman dizkie Elkartasun Karabanarako janaria eta konpresak biltzen lagundu dieten norbanakoei, ikastetxeei eta supermerkatuei. Zarautzen eta Getarian 5.159 kilo jaso dituztela jakinarazi dute; hau da, iaz baino %20 gehiago.