Arkume jana egingo dute Alkartasuna elkartean

Zarauzko Hitza 2018ko otsailaren 5a

Otsailaren 17an, eguerdiko 14:00etan arkume bazkaria izango dute Alkartasuna elkartean. Interesa duen edonorentzat zabalik dago otordua, eta parte hartzeko hilaren 12a baino lehenago izen eman beharko da ea-zarautz@hotmail.com posta helbidean edo Elkartean bertan.

Menuak 25 euro balioko ditu: Txibi entsalada epela, arrautza nahasiak perretxikoekin, arkumea labean, sorbetea, kafea eta pattarra.  Ohitura den moduan, bazakal ostean, nahi duenak mus txapelketan parte hartzeko aukera izango du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide