113 urte bete ditu gaur Batzokiak

Zarauzko Hitza 2018ko otsailaren 5a

Artxiboko irudian, ospakizun bat Zarauzko Batzokian (Argazkia: Zarauzko EAJ)

Gaurko egunez, orain 113 urte, sortu zuten Batzokia Zarautzen. Santa Ageda egunean, hain zuzen ere. Horregatik, alderdikide guztiak zoriondu nahi ditu Zarauzko Uri Buru Batzarrak.

Zarauzko EAJ alderdiarentzat egun berezia izaten da Santa Ageda eguna, gaurko egun batez sortu zutelako Batzokia. Aurten 113 urte bete ditu, eta alderdikide guztiak zoriondu nahi izan ditu Zarauzko Uri Buru Batzarreko lehendakari Joakin Landak.

1905.urtean eraiki zuten lehenengo Batzokia herrian, Sociedad Zarauzko Euzko Batzokia izenarekin. Gipuzkoan ateak zabaldu zituen bosgarren batzokia izan zela azaldu dute. 1904koak dira, esaterako, Errenteriakoa, Pasaiakoa eta Bergarakoa. Urteurrenean ez dute ospakizun handirik egingo, baina alderdikideak gogoratu nahi izan dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide