Lagunen eta bizilagunen ongietorria Javi Agirreri

Zarauzko Hitza

Javi Agirre erdian, lagunen eta gertukoen babesean, Goya saria lurrean dutela (Gari Berasaluze).

Argazki zuzendari onenaren Goya sariarekin itzuli zen atzo arratsaldean Zarauzko bizilagun Javi Agirre Madrildik. Vista Alegren lagunak, kuadrillakoak eta auzokideak zituen zain, ezusteko ongietorria egiteko. Suziriak jaurti zituzten 19:00 aldera, eta Agurra ere egin zioten. Goya garaikurra ere eskutik eskura ibili zen, eta familia argazkia ere atera zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide