Inauteriak 2018

Inauterietako Kartel Lehiaketako sariak banatu dituzte

Zarauzko hitza

Judith Gago eta Luisa Kulp bikotearen lanak irabazi du herritarren saria, Izar De La Hozek epaimahaiaren bigarrena, eta Iñaki Fernandezek lehenengoa.

Inauteri tropikalak 1 Judith Gago eta Luisa Kulp bikotearen lanak irabazi du herritarren saria, bi lagunentzako afaria Euskalduna tabernan. Bigarren saria, aldiz, Izar De La Hozi eman zioten; eta 100 euro jaso zituen egindako lanagatik.

Lehenengo saria, epaimahaiarena, Iñaki Fernandezi eman zioten hirugarren aldiz; Amets bat lanagatik. Felix Borda Euskaldunako ordezkariaren eskutik, 300 euro jaso zituen Fernandezek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide