Jaso dute abokatuek "desordena publikoa" eragiteagatik inputaturik zeuden 50 kideen sententzia. Oraindik xehetasunik azaldu ez duten arren, abokatuen arabera publikoan zeudenak absolbitu egin dituzte eta "desordenagatik" inputaturik zeuden zortzi lagunei isun zigorra jarri diete. Azken hauek, 1400€ko isuna ordaindu beharko dute buruko eta haietako batek aurrekariak dituela eta, isun handiagoa ordaindu beharko duela jakinarazi dute.
Isunez zigortutakoen artean dago Garazi Mugertza zarauztarra, beste zazpiak bezala, terrorismoa goratzeagatik auzipetua. Mugertzaz gain, 2015eko maiatzaren 28an, zortzien kontrako epaiketako lehen saiora ikusle gisa joan ziren gainontzekoen artean ere beste lau zarauztar daude. Hauek, absolbituak izan dira.
Ikusi hemen epaitu zituztenean Zarauzko Hitzak egin zuen artikulua.