Hilabete eskas falta da Martxoaren 8rako, eta horregatik, bilerak egiten dabiltza mugimendu feministako kideak. Zarauzko Sare Feministak, esaterako, atzo egin zuen batzarra gaia lantzeko. Zaintza eta lan esparruetan lanuzteak deitu ditu Euskal Herriko mugimendu feministak, eta hau herri mailan kudeatzeko moduez jardun ziren atzoko asanbladan.
Momentuz ez dute zehaztu noiz egingo duten hurrengo bilera, baina elkartzen jarraitzeko asmoa dute. Data gerturatu ahala, jakinaraziko dute noiz den hitzordua.