Zarauzko Udaltzaingoak HITZAri jakinarazi dionez, herrian ez dago aparteko arazorik. Kaleak eta errepideak zurituta daude, baina normaltasuna da nagusi herriko toki gehienetan. Arazoa, momentuz, autobide inguruko biribilguneetan dago. Izan ere, autobidea itxi egin dute elur makina pasa arte, eta hori ibilgailu ilarak eragiten ari da.
Bestalde, Udaltzaingoak esan du brigada lanean hasiko dela herriko aldapak garbitzeko, hor sor baitaitezke arazoak.
Euskalmeten arabera, Ipar isurialdean zaparradek ez dute etenik izango gaur, eta noiznahi trumoiak jo eta txingorra botako du.