Irudietan: 'Begirada kontzienteak' erakusketa zabaldu dute Sanz Enean

Onintza Lete Arrieta 2018ko otsailaren 1a

Begirada kontzienteak erakusketa zabaldu berri dute Sanz Enea kultur etxeko aretoan, Calcuta Ondoan elkarteak eta Zarauzko Solidaritate Koordinadorak antolatuta, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Inaugurazio ekitaldia bihar arratsaldean egingo dute, eta martxoaren 4ra arte ikusteko aukera izango da; ekintza osagarriak ere antolatu dituzte erakusketak irauten duen bitartean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide