Irabaziz hasi zuen asteburuan errugbi partida Babyauto Zarautzek. Seigarren minutuan jarri ziren aurretik etxekoak, eta 7-7 berdinduta ere egon ziren. Hortik aurrera, ordea, Uribealdea nagusituz joan zen, eta atsedenaldira 7-14 emaitzarekin iritsi ziren.
Kanpokoek beste bi entsegu lortu zituzten 45. eta 56.minutuetan, hurrenez hurren. 7-26 emaitzarekin, Babyauto Zarauzko bi jokalarik erretiratu behar izan zuten hainbat kolperen ondorioz. 74. minutuan bosgarren entsegua egin zuen Uribealdeak, eta zarauztarrek ondoren entsegu bat egin arren, 14-33 emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka.
Partidako argazkiak ikusgai daude taldearen Flicker kontuan.
Datorren partida, Burgosen
Ostiral honetan jokatuko du hurrengo norgehiagoka Zarautz Rugby Taldeak. 17. jardunaldia izango da, eta Burgosen (Espainia) jokatuko dute, San Amaro zelaian.
16:30ean hasita, UBU-Colina Clinic taldearen aurka ariko dira.