Putzuzulon step ikastaroa eskainiko dute ostegunetan

Zarauzko Hitza 2018ko urtarrilaren 31

Sasoian jartzeko aukera eskainiko dute Putzuzulo Amets Fabrikan. Hain zuzen ere, step ikastaroa eskaintzen hasiko dira. Saioak ostegunero egingo dituzte, 18:00etan hasita, eta ordu eta erdiko iraupena izango dute. Ikastaroari bihar emango diote hasiera, otsaileko lehen egunean, eta bertan parte hartzeko interesa dutenek egunean bertan eman dezakete izena, gaztetxean bertan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide