Santa Ageda Bezpera dela eta, Otsailaren 4ean, Zarauzko abesbatza ezberdinak kalez kale ariko dira kopla zaharrak abesten. Eguerdiko 12etan Txinpirin eta Zarautz-Txiki abesbatza gazteak ariko dira. Arratsaldeko 7etan, Zarautz Abesbatza, Nahiko Larri trikitilariek eta Felix Zubia eta Aitor Urbieta bertsolariek lagunduta, musika plazatik abiatuko da alde zaharretik ibilbidea eginez.