Gabonetako azokaren arrakasta ikusita, honako eskertza mezua helarazi digu Hotz-Zarautz erakundeak:
"Hotz-Zarautz erakundetik gure eskerrik beroena helarazi nahi dizuegu abenduaren 16tik urtarrilaren 5era antolatu genuen Gabonetako azokan parte hartu zenuten boluntario, diru-emaile eta merkatariei, baita Zarauzko Udalari ere. Pertsona errefuxiatuen proiektuak bultzatzeko orduan azaldu diguzuen maitasun, berotasun eta elkartasunagatik
Azokan lortutako diru guztia pertsona errefuxiatuak laguntzeko lanean diharduten ondorengo erakundeen proiektuetara bideratuko dugu: Zaporeak, Itsas Salbamentu Maritimoa, En Red SOS Refugiados eta Cafe-rits.
Hori dela eta, Hotz-Zarautz erakundetik orain arte egindako ekintza solidario eta eskuzabalekin jarraitzera animatzen zaituztegu eta etorkizunean bestelako ekitaldi eta ekintzetan ere zuen laguntza izatea estimatuko genuke.
Besterik gabe, berriro ere gure esker ona azaldu nahi dizuegu eta har ezazue besarkada bero bat."