Sei etapatan banatuta egingo dute Idiazabal Gaztaren Ibilbidea. Aurrenekoan Segura-Mirandaola etapa egingo dute (14,3 kilometro inguru). Igande goizean, 07:30ean aterako dira Agoueseko biribilgunetik, eta jakinarazi dute goiz buelta izango dela. Bost ordu eta erdi inguruan egingo dute txangoa.
Izena emateko azken eguna ostirala da, eta ohi bezala, Mendizabal kinkila dendara joan behar du interesa duenak.