Joan de asteburuan Cantabriako Estela taldearen aurka 85-47 galdu ondoren, garaipen gosez kantxaratuko dira gaur (urtarrilak 28) arratsaldean Iñaki Jimenezen mutilak. Burgosko Grupo Santiago Automocion taldearen bisitari izango dute; 18:30ean izango da partida, Aritzbatalde kiroldegian. Urte hasiera indartsua egin du Gaztelako taldeak, baina pixkanaka-pixkanaka beherantz egin du, eta Ulacia Grupo guztia emateko prest kantxaratuko da.