Tarteka Jazz elkartearen eskutik, gaur arratsaldean (urtarrilaren 28an) Ander Aranburu musikariaren piano emanaldia izango da Marina Txikin; saioa 18:30ean hasiko da. Otsailaren 8an, berriz, Rikardo Arregiren errezitaldia antolatu dute: idazlearen poemak entzuteko parada izango da, eta tarteka berak hautaturiko Morrisseyren kantak entzutekoa.