Sasoian kirol aldizkariak elkarrizketa egin zion, duela bost urte, garaipen huraren 45. urtemugan. Besteak beste, ondorengoa azaldu zuen orduan: "Jaizkibelen ibili ondoren, Gimnastica de Ulia taldera pasatu nintzen. Haiekin urtebete egin eta gero, Zarautz Kirol Elkartera joan nintzen; herrian bizi eta lan egiten nuenez, garbi neukan Zarauztik korritu behar nuela. Edonola ere, kirol elkartean ez zegoen atletismoko atalik, eta, nolabait esateko, nik inauguratu nuen. ZKEko batzordekide Paco Urkia eta Emilio Olazabal korrikazaleak zirenez, haien ekimenez sortu zen atala. Eta Zarauzko klubarekin irabazi nuen Lasarteko Krosa".