'Inauteri tropikalak 1' lanak irabazi du Inauterietako kartel lehiaketako publikoaren saria

Zarauzko Hitza 2018ko urtarrilaren 26a

'Inauteri tropikalak 1'.

Judith Gago eta Luisa Kulp bikoteak ondutako Inauteri tropikalak 1 diseinuak irabazi du Inauterietako kartel lehiaketako publikoaren saria; bi lagunentzako afaria Euskalduna tabernan. Lehiaketara aurkeztutako lanak Turismo Bulegoaren Facebook kontuan izan dira ikusgai, eta aipatutako proposamenak jaso ditu boto gehien. Epaimahaiaren sari nagusien banaketa ekitaldia datorren ostiralean izango da, otsailaren 2an, 18:00etan hasita, Euskaldunan bertan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide