Euskaraldia

Lan eskaintza egin du Euskaltzaleen Topaguneak, Euskaraldiko dinamizatzaile lanetarako

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 23a, 14:04

Lan jardun erdiko lanpostua da, 10 hilabete eta erdirako. Curriculumak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 31a da.

Euskaltzaleen Topaguneak lan eskaintza egin du. Hain zuzen ere, Euskaraldia ekimena dinamizatuko duen norbaiten bila dabil. Lan jardun erdiko lanpostua da, 10 hilabete eta erdirako. Hautatua otsailaren 15ean hasiko litzateke lanean, eta curriculumak urtarrilaren 31a baino lehenago aurkeztu beharko dira, Lansarearen bidez edota lanpoltsa@topagunea.eus helbidera bidalita.

Parte hartzaileek hainbat baldintza bete beharko dituzte: euskara maila egokia izatea idatziz nahiz ahoz; herria eta eskualdea ezagutzea; euskaltzalea izatea; jendearekin harremantzeko gaitasuna izatea; eragiletzarako eta kudeaketarako gaitasuna izatea, besteak beste. Horrekin batera, komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko dute eta ezinbestekoa izango da lanerako autonomia maila altua zein ordutegi malgutasuna izatea. Informazio zabalagoa eskuratzeko, egin klik esteka honetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide