"Osasunak, janariak eta emozioek lotura estua eta garrantzitsua dute". Horien arteko harremana aztertu eta gaiaren inguruan hausnartzeko tailerra antolatu du Zarauzko Udaleko Prebentzio sailak. Alazne Agirrezabalaga nutrizionistak eta Mireia Centeno psikologoak eskainiko dute, otsailaren 1etik martxoaren 22ra bitartean.
Oraindik ere izena emateko aukera dagoela jakinarazi dute antolatzaileek, zehazki, urtarrilaren 26ra, ostiralera, bitartean. prebentzioa@zarautz.eus helbidera idatzi edota 943-005127 telefonora deitu beharko da horretarako. Ikastaroa aurrera ateratzeko gutxienez zortzi lagunek eman behar dute izena, eta gehienez 15 pertsonek.
Ikastaroa zortzi saiok osatuko dute. Euskaraz izango da, Etxezabalan, ostegunetan, 18:30etik 20:30era.