Miren Narbaizak bakarkako disko berria kaleratu berri du, Mice izen artistikopean. Zortzi kantuk osatzen dute eibartarraren lan berriak, Joseba Baleztenak ekoitzi du eta Berako (Nafarroa) Atala estudioan Iñigo Irazokirekin grabatu du. Ilargi Agirre zarauztarrak ere kolaboratu du diskoan. Hori aurkezteko hainbat kontzertu iragarri ditu, eta horitako bat herrian izango da, Arrano tabernan, otsailaren 16an.