Hitzarturen aurkezpen ekitaldia izango da astelehenean

Zarauzko Hitza

Hitzartu aurkezpena, Usurbilen. (Hitzartu)

19:00etan izango da egitasmoaren aurkezpena, Etxezabalan.

GuraSOS plataformak proposatuta, EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak Hitzartu sortu du, aurrerantzean Gipuzkoaren etorkizuna jendartean eztabaidatzeko eta erabakitzeko helburuarekin. Hori horrela, parte hartze prozesu bat bultzatzea du asmoa, hondakinen inguruko gatazkari irtenbidea bilatzeko. Zentzu horretan, 2017-2030 hondakinen kudeaketako plan integrala idatzi nahi dute eta hondakinen inguruko akordioa lortu.

Hori guztia aurkezteko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Astelehenean Etxezabalan aurkeztuko dute proiektua, 19:00etatik aurrera. Ostegunean, berriz, Zumaiako Oxford aretoan izango da, 18:30ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide